Bitarlan - Informatika eta web zerbitzuak

Kudeaketa Aplikazioak eta Web Aplikazioak

Neurrira egindako web eta kudeaketa aplikazioak garatzen ditugu: informatikak lagunduta, beharrak era automatikoago, errazago eta azkarrago batean egin eta kudeatu ahal izateko. 

Kudeaketa aplikazioak intranet, extranet edo mahigaineko aplikazio bezala garatu ditzazkegu.

Web aplikazioek (Intranet edo Extranet ingurunetan) hainbat eta hainbat abantaila eskaintzen dituzte.

  • Nabigatzaile bat baizik ez da behar aplikazioa erabili ahal izateko, edozein sistema, ordenagailu edo gailu mugikorretik erabili ahal da, instalazio astunik gabe inongo ordenagailutan.
  • Aplikazioa, zure bulegoan hostatuta badago, intranet deritzona, arin-arin ibil daiteke, interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango da. Honetarako behar den azpiegitura edozein ordenagailutan instalatu daiteke eta bulegoko sareako edozein ordenagailutatik erabili ahal izango da aplikazioa.
  • Interneten badago, internet konexioa beharko da aplikazioan sartu ahal izateko, baina Internet eta nabigatzailea edukita, edonondik sartu ahal izango da.

Gure filosofiarekin bat etortzen, software libreaz baliatzen saiatuko gara eta guk garatutakoa software librea izango da.

  • Zurelaudio webgunea

    Proiektua: zurelaudio.net - Bezeroa: Laudioko Udala

    http://www.zurelaudio.net

    Gehiago

  • Bizkaiko ezkerraldeko on-line albistegiak

    Ensestao.con,enportugalete.com,enmuskiz.com, enortuella.com, entrapagaran.com

    Proiektu honetan Bizkaiko ezkerraldeko on-line albistegien webguneak garatu ditugu:

    Webgune horiek guztiak elikatzeko kudeaketa panel bakarra eta malgua garatu da non webgune bakoitzaren egitura eta diseinua nahieran zehaz daitekeen. Eduki mota ezberdinak ere webgune bakoitzean, hainbatetan edo guztietan argitaratu daitezke. Txantiloi ezberdinak kudea eta sor daitezke eduki mota ezberdinetarako eta eduki mota bakoitzak edukiko dituen eremuak, egitura eta gehigarriak ere zehaztu daitezke. Gainera, oso banner modulu osoa dauka, non banner bakoitzaren bistaratze baldintzak  webgune eta atal ezberdinetan zehaz daitezkeen. Banner bakoitzaren estatistikak eta txostenak ere erakusten ditu.

    Gehiago

[Bai Euskarari] [Esle]
H: Madariaga auzoa 22B, 48498 Arakaldo (Bizkaia)  |  T: +34 946 450 034  |  E: bitarlan@bitarlan.net
Bitarlan 2025.