BITARLAN INFORMATIKA ZERBITZUAK ETA AHOLKULARITZA
WEB APLIKAZIO GARAPENA

Hizkuntzak:

Bezeroaren Gunea

Eskaintza bereziak

Ez huts egin interneten! Bitarlanekin, 307€ besterik ez duzu behar interneten egoteko. Web gunea, ostatua eta dominua barne. B.E.Za ez dago barne.

Estekak:

Oinarriak

Egitasmo hau oinarri sendo eta argiak ditu:

Euskara

Teknologia berriak euskaraz... Euskara teknologia berrietan:

Eraikitzen ari garen mundu sustraigabeko honetan, euskara eta euskara bezalako hizkuntzek gero eta leku gutxiago omen dute. Are gutxiago teknologia eta informatika arloetan. Hala, bada, hau bereziki izan da, egitasmo hau aurrera ateratzeko arrazoietariko bat. Leloak dioen legez, informatika zerbitzuak euskaraz eman nahi dira eta ahal den neurrian gure hizkuntza, euskara, teknologia berrietan eta interneten hedatu.

Software librea

Zuk sagar bat badaukazu, nik beste bat eta elkartrukatzen baditugu sagar bana dugu, baina zuk ideia bat badaukazu, nik beste bat eta elkartrukatzen baditugu ideia bina ditugu:

Paralelismo honen bitartez, azaldu ohi du Richard Stallmanek, software librearen aitzindari eta sustatzaile nagusietarikoa, jakintza librearen funtsa.

Softwarea librea izan dadin hurrengo askatasunak bete behar ditu aplikazio batek:

  • Edonola aplikazioa erabiltzeko askatasuna
  • Aplikazioa nola dabilen aztertzeko eta edonoren beharretara moldatzeko askatasuna. Iturburua edo aplikazioaren mamia eskuragai egon behar da honetarako.
  • Kopiak egiteko eta banatzeko aukera mugarik gabe.
  • Aplikazioa edonork aldatzeko, hobetzeko eta berriz banatzeko askatasuna. Iturburua edo aplikazioaren mamia eskuragai egon behar da honetarako.

Beraz, software libreaz balia gaitezke eta software librea eskaintzen zaie bezeroei, zerbitzu hobeagoak, arinagoak eta merkeagoak emateko, ez da gurpila berriz asmatu behar, asmatuta badago jada. Horretaz aparte, iturburuaren jabetzari dagokionez, bezeroa ez da garatzaileari lotuta gelditzen iturburua edo aplikazioaren mamia ez dagoelako garatzailearen menpe, beste enpresa edo garatzaile batez baliatzeko aukerari eutsita. Bezero bat gelditzen bada ondorioz, zerbitzuarekin pozik egoteagatik da eta ez bestelako muga edo loturengatik.

Bizitza honetako arlo guztietan bezala, jasotzeko, eman behar da. Horrenbestez, gure konpromezua software librearen komunitatea handitzeko eta ekarpenak egiteko beharrezkoa da.

Estandarrak

Nortasunari eutsiz... elkar ulertzerako bidean:

Informatika eta teknologia arloan ere, gezurra dirudien arren, artisautza lana egin daiteke. Horrexegatik, eskulanak baimentzen duen nortasuna dute egitasmo honen lanek. Halaber, eskulan horri esker posiblea da askotan lan garbia eta estandarra gauzatzea.

Honenbestez, aplikazio eta sistema informatikoen aniztasuna muga ez dadin askatasuna baizik, bakoitzak bere nortasunari eutsita, gustokoago duen plataforma edo nabigatzailea erabil dezan, aniztasun horretan hautatzeko aukera bermatu behar dugu estandarrak erabiliz.

Irisgarritasuna

Zailtasunak edota ezintasunak mugak izan ez daitezela, ez mundu errealean, ez mundu birtualean:

Eraikuntzan honezkero gertatzen den bezala, web munduan ere aintzat jotzen da irisgarritasuna, eta zorionez, web gune baten kalitatearen irizpide bihurtu da. Hala ere, web gune gehien-gehienak ez dira oraindik irisgarriak.

Web gune irisgarria izateak hainbat eta hainbat abantaila dakartza, ezintasunak edo zailtasunak dauzkan lagunek, itsuek esate baterako, ikus-irakur dezaketela da nagusia, baina ez horrengatik soilik, baizik eta egungo edozein nabigatzaile grafiko zein testu nabigatzailetatik sartzea ere baimentzen baitu komenigarria da. Egun, nabigatzaile, sistema eta plataforma anitz ditugu aukeratzeko, gero eta gehiago, dispositibo eramangarriak adibidez, eta funtsezkoa da gure web gunea aukera horietatik guztietatik irisgarria izatea.

Erabilerraztasuna

Erabilpen konplexuak ez du zertan erabilera konplexua ekarririk :

Web edo mahaigainerako aplikazio batek erabilpen konplexuak edukitzeak ez du esan nahi erabilera zaila izan behar denik. Ahaleginak erabiltzaieari lana errazteko zuzendu behar dira eta aplikazioak onartzen dituen eta onartzen ez dituen datu eta ekintza guztiak kontrolatu.

Gora joan
 
Bitarlan - tlfnoa: (+34) 647 00 91 32
bitarlan[@]bitarlan.net
2006 Jabi Asurmendi Sainz