BITARLAN INFORMATIKA ZERBITZUAK ETA AHOLKULARITZA
WEB APLIKAZIO GARAPENA

Hizkuntzak:

Bezeroaren Gunea

Eskaintza bereziak

Ez huts egin interneten! Bitarlanekin, 307€ besterik ez duzu behar interneten egoteko. Web gunea, ostatua eta dominua barne. B.E.Za ez dago barne.

Estekak:

Zerbitzuak

Web guneak

  • Web guneen garapena eta diseinua.
  • Bilatzaileetan alta eta kokatze ona.
  • Erabilerraztasuna, Irisgarritasuna eta estandarrak betetzea oinarri gisa.

Egun ezinbesteko bihurtu da Interneten egotea edozein enpresa, saltoki edo zentrutarako. Gure web gunea, gure produktu edo zerbitzuen "erakusleiho" ezinhobea dugu, mundu zabalera eta une oro irekita, azkarra, flexiblea eta bizia, muga fisikorik gabekoa. Hala, bada, oso garrantzitsua da egundoko baliabide honek eskaintzen dizkigun aukera guztiez baliatzea eta ezagutzea.

Goian azpimaratzen dugun bezala, irisgarrria eta estandarrak betetzea lan filosofia dugu. Horren menpe dagoelako bilatzaileetan leku onean egotea; egungo nabigatzaile gehienetan web gunea ikustea, testu nabigatzileetan edo gailu mugikorretan barne eta; zailtasunak zailtasun, ezinduak, itsuak, edo arazoren bat duten lagunak ahalik eta ondoen eta erosoen web gunearen edukietara iristea.

Esandakoaz gainera, web guneak erakargarriak izan behar dira, denbora gutxi dugulako bezeroaren interesa pizteko. Behin interes hori lortuta, beharezkoa da leku guztietara eta informazio guztira heldu ahal izatea arin eta erraz.

Bestalde, gure web gunea arina izan behar da, edozein konexiorekin, denbora gehiegi eman behar ez izateko gure web gunea kargatzeko.

Web aplikazioak

  • Neurrira egindako kudeaketa aplikazioak: informatikak lagunduta, zuen beharrak era automatikoago, errazago eta azkarrago batean kudeatzeko. Gurekin haremanetan jarri eta aholkularitza eskainiko dizugu.
  • B2B aplikazioak: enpresen arteko harremanak eta eragiketak kudeatzeko.
  • B2C aplikazioak eta denda birtualak: enpresa eta bezeroaren arteko harremanak eta eragiketak kudeatzeko.
  • Edikien kudeaketa: zeuk erabakitzeko, kudeatzeko eta aldatzeko web gunearen edukiak beharren arabera.
  • Beste web aplikazio eta modulo batzuk: foroak, agendak, berriak, argitalpenak, dokumentuak, wikiak, etab.

Web aplikazioak hainbat eta hainbat abantaila eskaintzen dituzte.

  • Nabigatzaile bat baizik ez duzu behar zure aplikazioa edonondik erabiltzeko, edozein sistema, ordenagailu edo gailu mugikorretik, instalazio astunik gabe inongo ordenagailutan.
  • Aplikazioa, zure bulegoan hostatuta badago, intranet deritzona, arin-arin ibil daiteke, interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango da. Honetarako behar den azpiegitura edozein ordenagailutan instalatu daiteke eta bulegoko sareako edozein ordenagailutatik erabili ahal izango da aplikazioa.
  • Interneten badago, internet konexioa beharko duzu aplikazioan sartu ahal izateko, baina internet eta nabigatzailea edukita, edonondik sartu ahal izango zara.

Gure filosofiarekin bat etortzen, software libreaz baliatzen saiatuko gara eta guk garatutakoa software librea izango da.

Mahaigainerako aplikazioak

  • Mahaigainerako aplikazio, CD eta DVD multimediak.
  • Mahaigainerako kudeaketa aplikazioak.
  • Mahaiganerako aplikazioak GNU / Linux, MacOsX edota Microsoft Windows plataformetarako garatzen ditugu.

Mahaiganerako aplikazioak GNU / Linux, MacOsX edota Microsoft Windows plataformetarako garatzen ditugu.

Kasu honetan ere, gure lanak "iturburu irekia" izango dira, hau da, aplikazioaren mamia ez da garatzailearen menpe eta berari lotuta gelditzen.

Mantentze- Zerbitzua

  • Informatika eta azpiegitura teknologikoaren mantenimendua.
  • Aplikazio ezberdinen instalazioak eta konfigurazioa bai GNU / Linux, bai MacOsX, bai MS Windows sistemema eta plataformetan.
  • Informatika sisteman eta sarean suertatutako arazoei irtenbideak.

Sistema eta Sareen aholkularitza eta kudeaketa

  • Sareen kudeaketa, diseinua eta martxan jartzea.
  • Sistema eta aplikazio instalaketa eta konfiguraketa: GNU / Linux, MacOsX eta MS Windows sistemetan.
  • Beharren azterketa eta azpiegitura teknologiko eta informatikoari buruzko diseinua eta aholkularitza.

Ikastaroak eta Prestakuntza

  • Ofimatika ikastaroak.
  • Programazio ikastaroak.
  • Sare eta sistemak kudeatzeko ikastaroak.
  • Software librearen inguruko ikastaroak.

Euskarazko eta gaztelaniazko ikastaroak.

Ordenagailu eta osagarri informatikoen salmenta

Azaldu iezaguzu zer behar duzun eta eskaintza bat eta gure iradokizunak bidaliko dizkizugu.

Behin eskaera gauzatuta egun gutxitan zuen etxera edo egoitzara eroaten dizugu.

Eskaera egin epostaz

  • Argazki, bideo kamarak eta osagaiak
  • Audio
  • Barra-kode irakurgailuak
  • Bideo zaintza
  • CDak eta DVDak
  • CD eta DVD grabagailuak
  • DVD bideoak eta Lurreko Dekodifikadore Digitalak
  • Eskanerrak
  • Etenik Gabeko Elikadura Sistemak (UPSak)
  • Faxak
  • Funtzioanitzak
  • GPS nabigatzaileak
  • Inprimagailuak
  • Kableak
  • Kalkulagailuak
  • Kopiagailuak
  • Memoria txartelak
  • Memoria usb lapitzak
  • Modemak
  • Monitoreak
  • Ordenagailuak
  • Ordenagailu portatilak
  • PCrako osagarriak
  • PDAk eta agenda elektronikoak
  • Plotterrak
  • Proiektoreak
  • Saguak
  • Sare osagarriak: switchak, routerrak, kableak, sare txartelak, RAC armairuak, wireless, suebakiak (firewallak)
  • Software
  • Suntsikorrak: kartutxoak, tonerrak, pilak, audio eta bideo zintak, eta abar
  • Taula grafikoak
  • Teklatuak
  • Telefonia eta IP ahotsa
  • Telebistak
  • Txartel eta memoria irakurgailuak
  • Webcam-ak
  • Zerbitzariak eta Mainframeak
Gora joan
 
Bitarlan S.L - tlfnoa: (+34) 946 45 00 34
bitarlan[@]bitarlan.net